Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Milarepa

edo Mi-la Ras-pa. Tibeteko mistiko eta poeta (1040 - 1123). Familia aberatsekoa zen. Marpa-rengandik Budaren dotrina ikasi ondoren Himalaiako harpeetara erretiratu zen, eremutar bizitza egiteko. Kantu mistikoak idatzi zituen. Haren jarraitzaileen ildotik lamaismoa sortu zen. Milareparen ikonografia oso zabaldua da Tibeten eta aszetaren bizitzaren zenbait alderdi, mirariak eta, elezahar bihurtu dira.