Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Migel, santua

Biblian aipatzen den goiaingerua, Israelgo herriaren babeslea eta, Apokalipsian agertzen denez, Satanas garaitzea lortu zuena. Eliza kristauaren zaintzailea da.  v  Jaieguna, irailaren 29a.  v  San Migel Aralarkoaren santutegia. Aralar mendietan, hego-ekialdean, 1.230 metroko garaieran, dagoen santutegia. VIII-IX. mendeetan hasi ziren eraikitzen, eta XII. mendean berritu zen. Gaurko itxura, hala ere, 1969 eta 1973. urteen artean eman zioten.  v  San Migel goiaingerua oso gurtua izan zen Erdi Aroan. izendatu diote San Migel da zeruetako mezularia, jainkoaren borondatea lurrean betetzen duena. Elezahar askotan gizonen babesle gisa agertzen da; Teodosio edo Goñiko zaldunaren elezahar ospetsuan, adibidez.