Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Migel VIIIa Paleologoa

Bizantzioko enperadorea 1259-1282 urteetan. Aurrena Nizean izan zuen gobernuaren egoitza, eta Konstantinoplan ondoren. Joan IV.a aginpidetik kendu eta haren lekua hartu zuen. Genovatarrengana hurbiltzeko ahaleginak egin zituen (Nymphaeum-eko komenioa, 1261). Horrela, Veneziak merkataritzaren barruan zuen nagusitasunaren kontra joateko eta latinoen eskuetan zegoen Konstantinopla bereganatzeko aukera izan zuen. Anjouko Karlos, Siziliako erregea, Konstantinoplako aginpidea lortu nahian zebilen, eta, erregetza ezgaltzearren, Migel III.ak hitzarmen bat izenpetu behar izan zuen Aita Santuarekin (Lyon-eko Hitzarmena, 1274).