Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Metheny, Pat

Estatu Batuetako jazz musikagilea eta gitarrista (Lee’s Summit, Missouri, 1954). 1976. urtean kaleratu zuen lehen diskoa, Bright Size Life. 1977. urtean Pat Metheny Group taldea sortu zuen eta lehen diskoa grabatu zuen taldearekin, Watercolours izenekoa, Lyle Mays, Methenyren taldean eta musikan garrantzi handia izan duen pianistarekin. Aipatutako diskoez gainera, azpimarratzekoak dira, besteak beste: Off Ramp (1982); Rejoicing (1983) eta Song X (1986). Mundu osoan zehar eman ditu kontzertuak.