Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

metano

iz. Hidrokarburo asea (CH4); gas usaingabe eta koloregabea, erraz gartzen dena.  v  Hidrokarburo alifatikoen artean (alkanoak) soilena eta lehena da. Gai organikoen degradazioaren bidez eratzen da, eta horregatik osatzen da petrolio putzuetan, ikatz meetan eta zingiretan. Hori dela eta zingira eta meategietako gasa ere deitzen zaio. Kolore, usain eta zaporerik gabeko gasa da, airea baino arinagoa. Gas itogarria da. Nekez urtzen da uretan baina erraz alkoholetan eta eterretan. Metanoa oso gas sukoia da eta leherketak sor ditzake leku itxietan. Gas naturalean eta harrikatzaren gasetan aurkitzen da, eta bi gai hauek dira metanoa lortzeko iturri nagusiak. Erregai gisa, sintesi organikoetan gai petrokimikoak lortzeko (metanola, azetilenoa, hidrogeno zianuroa...), proteinen ekoizpenean erreakzioak hasteko, klorazio bidez karbono tetrakloruroa, kloroformoa etab. lortzeko erabiltzen da gehienbat. Saturno eta Jupiter planetek metano eta amoniako asko dute beren eguratsetan.