Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

metameriko

izond. Metameriari dagokiona.  v  Zatiketa metamerikoa. Biol. Animaliaren gorputza (burua izan ezik) organo berdinez osatutako gorputz ataletan zatitzea. Animalia mota batzuen zatiketa metamerikoa barne egiturari soilik dagokio (segmentuek organo eta atal konplexuagoak osatzen dituzte eta ez dira kanpoaldetik antzematen), eta halakoa da adibidez artropodoena eta ornodunen enbrioiarena; beste batzuena, berriz, kanpo egiturari dagokio (gorputzeko segmentuak organo berdinez osatuak dira eta kanpoaldetik ere bereizten dira), zizare anelidoena adibidez.