Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Merrill, Paul Willard

Estatubatuar zientzialaria (1887 - 1961). Michiganeko Unibertsitatean eta Neurrien Bulego Nazionalean hiruna urtez aritu ondoren, Wilson mendiko behatokian hasi zen lanean, eta lanpostu horri eutsi zion erretiroa hartu zuen arte, 1952an. Espektrokopista gisa lan egin zuen, izar bereziak aztertuz. Halaber, izar arteko ingurunea aztertu zuen, eta lehen espektro analisiak egin zituen irrada infragorriak erabiliz. Erretiroa baino pixka bat lehenago egin zituen aurkikuntzarik aipagarrienak, Andromedako teknezio lerroak eta beste izar mota batzuk identifikatu zituenean.