Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

merostomo

izond. Zool. Artropodoen phylum-eko izen bereko klaseko uretako animaliez esaten da. Ageriko bi atalek osatzen dute merostomoen gorputza, zefalotoraxak eta abdomenak. Gorputza oskol puskez estalia dute. Buruko oskola eta abdomenekoa giltzadura batez lotuak dituzte eta atzera arantza moduko isats luze bat irteten zaie. Zakatzen bidez hartzen dute arnasa. Bi ordena ditu klaseak, xifosuroena eta euripteriena.