Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

merkaptano

iz. Kim. Beren egituran sufre atomoa izanik, R-SH formula orokorra duten gai organikoen genero izena; R hidrokarburo erro bat da. Tiol izenez ere ezagutzen dira merkaptanoak. Kloruro alkilikoak sulfuro azido alkalinoekin erreakzionaraziz lortzen dira: C2H5-Cl + K-SH ® C2H5-SH + KCl. Alkoholen tankerako egitura dute baina haien oxigenoaren ordez molekulan sufrea dute. Tasun kimikoak ere berdintsuak dituzte; baina merkaptanoak alkoholak baino azidoagoak dira. Isurkari koloregabeak, usain txarrekoak eta sukoiak dira, baina ez dira pozoitsuak.