Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

merkantilismo

iz. Ekon. XVII. eta XVIII. mendeetan Europako monarkia handiek ekin zioten zabalkunde eta garapen politikari Adam Smith-ek jarri zion izena. Merkantilismoa arautegi praktiko bat da batez ere, XVII. mendearen bigarren erdiko ekonomialari ingelesek gauzatu zutena. Merkantilismoaren arabera gobernatzen den estatua lehenik ahalik eta urre edo diru kopuru handiena metatzen saiatzen da; gero, berriz, eta batik bat protekzionismoa erabiliz, hau da, kanpotik sartutako produktuei zailtasunak (tasak edo zergak) jarriz, merkataritza balantzaren oreka edo superabita bermatzen du. XVII. mendean ekonomia bere lege naturalen mende, estatuen parte-hartzerik gabe, utzi behar zela uste zutenek gogor eraso zuten merkantilismoa. “Laissez faire” liberalismoaren dotrina izan zen merkantilismoaren amaieraren hasiera.