Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Merida

Espainiako hiria, Badajozko probintzian, Guadiana ibaiaren ertzetan. Extremadurako Autonomia Erkidegoko hiriburua da; 40.000 biztanle. Nekazaritza: barazkiak, kotoia, arroza eta laboreak. Abeltzaintzak ere nolabaiteko garrantzia du. Hiltegi industriala, Iberiar Penintsula osoko garrantzizkoenetakoa. Metalurgia. Erromatarren garaiko Augusta Emerita izan zen; garai hartako bi zubi, bi akueduktu eta antzerkia, zirkua, anfiteatroa eta Trajanoren arkuaren aztarnak gorde dira. Orobat, Dianaren eta Marteren ohorezko tenplu korintiarrak daude Meridan ikusgai.