Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Menorca

Espainiako uhartea, Balear uharteen ekialdean. Mallorcaren ondoren uharte handiena da; 689 km2 eta 60.000 biztanle. Hiriburua Mahon da. Hegoaldea eta ipar-mendebala lauak dira, han amildegi asko badago ere. Inguru horretan hondartza txiki ugari dira. Iparraldean lurra emankorragoa da, baina leku askotan gehiegizko hezetasunak nekazaritza zailtzen du. Klima Mediterraneokoa du. Biztanle gehienak Mahon, Ciudadela eta Alayor hirietan bizi dira. Garrantzi handia du abeltzaintzak, eta horren barruan, esnerako behiek, gazta produkzioa oso handia baita. Balearretako gainerako uharteetan bezala, turismoak leku handia du Menorcako ekonomian. Historiaurreko monumentu asko dago Menorcan.