Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

menonita

iz. Simonsz Mennoren (1492 - 1561) dotrina jarraitzen duen anabaptista. Holandan dago menoniten jatorria, baina gaur egun Estatu Batuetara, Kanadara, Mexikora, Erdialdeko Amerikara eta Hego Amerikara hedatu dira menonitak. Nekazaritzan lan egiten dute; guztiz bakezaleak dira, ez dute soldaduskarik egiten eta ez dute inolako armarik erabiltzen.