Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendizábal

(Jaiotza izenez, Juan Alvarez Méndez) Espainiar politikari liberala (Cadiz, 1790 - Madril, 1853). Heriotza zigorra ezarri zioten 1823ko matxinada absolutistaren garaian, eta Britainia Handira erbesteratu zen. 1835ean itzuli zen Espainiara, eta Hazienda ministro eta lehendakari izan zen (1835-36). Aginpidean zela nahitaezko soldadutza ezarri zuen, eta gizonezkoen erlijio komunitateak deuseztatu zituen eta haien ondasunak konfiskatu (Desamortización de Mendizábal). 1836an aginpidetik kendu zuten, eta La Granjako matxinadaren ondoren itzuli zen. Espartero erori zenean Frantziara itzuli zen.