Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendizabal, Mikel

Gipuzkoar bertsolaria (Itsasondo, 1956). Lizardi saria bi aldiz irabazi du, Artxanberri saria behin eta Durangoko Lauaxeta saria beste behin. 1989ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen. Neurri, doinu eta beste zenbait alderdi formaletan aurrerakoia eta berritzailea da. Bertsolaritza lantzen eta sustatzen dihardu ikastoletan, eta Gipuzkoako Ikastolen Elkartean liberatua da horretarako.