Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendizabal, Anton

Euskal eskultorea, Donostian jaioa. Filosofia eta letrak ikasi zituen. 25 urte eman zituen irakasle modura. Pixkanaka, eskulangile gisa hasi zen: kutxak eta argizaiolak egiten zituen. Hala, eskulturaren munduan sartu zen. Bere lanetan euskal gaiak erabiltzen ditu: trikuharriak, intxixuak, pilotalekuak… Horretarako, batez ere zura eta harria erabiltzen ditu. Erakusketak egin ditu Donostiako San Telmo Museoan eta Maulen.