Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendizabal Benito, Eustakio

(«Txikia» deitua). Gipuzkoar ETAko kidea (Itsasondo, 1945 - Algorta, 1973). Apaiz ikasketak egin zituen Lazkaoko beneditarretan. Komentua utzi ondoren, ETAko kide egin eta Ipar Euskal Herrira jo behar izan zuen ihesi 1969an. 1971n ETAko fronte militarreko buru izendatu zuten eta 1973an hil zuen Espainiako poliziak, Algortako geltokian prestaturiko xedera batean. ETAko militante garrantzitsuenetakoa izan zen bere garaian, eta poema bilduma bat utzi zuen idatzirik, berriki argitaratu dena.