Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendiguren Bereziartu, Iñaki

Gipuzkoar idazle eta itzultzailea (Ezkio-Itsaso, 1954). Filosofia eta letretan lizentziaduna da. Irakaskuntzan urte asko eman ondoren, itzulpengintzan dihardu gaur egun. David S. Williams (Joko bikoitza, 1999), Jeremy Taylor (Aitonaren hamaikakoa, 1999) edota Alexis de Tocquevilli bezalako egileak itzuli ditu euskarara, beste askoren artean. Bi eleberri eman ditu argitara: Haltzak badu bihotzik (1990), urtebete lehenago Café Iruña Baqué saria eskuratu zuena, eta Ilunkerako xuxurlak (1999), urte bereko Irun Hiria saria lortu zuena.