Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendès-France, Pierre

Frantses politikaria (Paris, 1907 - Paris, 1982). Diputatu erradikal-sozialista izan zen 1932an. Finantza ministo izan zen Herri Frontea aginpidean egon zenean (1938). Bigarren Mundu Gerran nazien kontrako erresistentzian parte hartu zuen. Indotxinako gerra bukatu eta Tunisiari autonomia eman zion. Estatuko ministro izan zen Guy Mollet-en gobernuan, baina dimisioa eman zion Aljerian zeraman politikarekin bat ez zetorrelako. Alderdi erradikaletik kanporatu zutenean Alderdi Sozialista Batuan, PSU izenekoan, sartu zen.