Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mello, Fernando Collor de

Brasildar politikaria (Rio de Janeiro, 1949). Ekonomia ikasketak egin zituen, eta laster aitaren prentsa negozioetan hasi zen lanean. Izan ere, aita Brasilgo hedabideetako gizon ahaltsuenetako bat zen. Nazioa Berreraikitzeko Alderdia sortu zuen, eta Brasilgo lehendakaritzarako lehenengo hauteskundeetan, 1989ko abenduan, garaile izan zen. Agintaldian izan zen bi urteetan, ezin izan zuen herrialdeko krisia bideratu. 1992ko irailean kargua uztera behartu zuten, ustelkeriaz akusatuta.