Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Medvedev, Roy Alexandrovitx

Sobietar historialari, soziologo eta politikaria (Tbilisi, Georgia, 1925). 1970ean, sobietar intelektual disidenteen bozeramaile gisa, Alderdi Komunistaren politika ofiziala eta honen buruzagi nagusia, Leonidas Brezhnev, kritikatu zituen. Gero, kritikak kritika, alderdi komunistako sektore berritzailearen politikak –Mikhail Gorbatxov-en gidaritzapean– bultzatu zuen perestroikaren alde agertu zen. Lan nagusiak: Historiak epai dezala (1972), Demokrazia sozialistaz (1975), Stalinen gizon guztiak (1983), Txina eta superpotentziak (1986), Aldaketa garaiak (1990).