Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Masui, Yoshio

Japoniar biologoa. Zoologiako ikasketak egin zituen Torontoko Unibertsitatean, Ontarion. Bere ekarpen nagusia hazkundearen zelularen aurkikuntza izan da. Masui eta bere ikasleek, ekipo kaskar batekin eta diru laguntza handirik gabe, organismoetan zelulen zatiketa kontrolatzen duen materiala bakartzea lortu zuten. Masuik bere aurkikuntzak egiteko Yaleko Unibertsitateko irakasle baten gomendioari jarraitu zion: lan bikainak egiteko aukera emango zioten teknika merkeei arreta jartzeko eskatu zion irakasle hark, eta halaxe egin zuen. Torontoko Unibertsitateko Zoologia Sailean, Masuik hainbat teknika original asmatu zituen zelulen zatiketaren azterketetan lagungarri izan zitzaizkionak: mikroinjekzio bidezko metodo kuantitatibo bat, 1971n; zelularik gabeko "in vitro" mitosia, 1983an, etab. Masuiren mikroinjekzioaren teknikaren bitartez zelularen zatiketari hasiera ematen dion Maturity Promoting Factor (MPF) eragilea kopuru kontrolatuan sartu ahal izan zuen zelulan eta orobat sartu zuen zatiketa eteten duen Cytostatic eragilea, eta era horretan aztertu ahal izan zuen eragile horiek zelularen hazkundean duten zeregina.