Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mastaba

(Arab. mastab, “aulki”). iz. Arkit. Egiptoko Inperio Zaharraren garaiko hilobia, adreiluz egina. Kanpoaldeak horma etzanak ditu eta punta moztutako piramide baten itxura du; barrualdean hiletak egiteko kapera bat izaten du, hildakoa espiritu gaiztoetatik babesten duten erliebeez apaindua; pasabide estu baten ondoren serdab izeneko patio txiki itxi bat du. Lurpean hil-ganbera izaten du, zerraldoa eta hildakoari egindako eskaintzak barruan dituela; sarbide bertikal bat du, hildakoa ehortzi ondoren bizidunak sar ez daitezen itxita geratzen dena. ik. Egipto.