Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Massenet, Jules

Frantses musikagilea (Montaud, Saint Etienne inguruan, 1842 - Paris, 1912). Bere belaunaldiko frantses opera egile nagusia. A. Thomas-en ikasle izan zen Parisko kontserbatorioan eta 1878-1896 urteetan hango konposizio irakasle. G. Charpentier, Koechlin, Leroux eta Enescu, besteak beste, ikasle izan zituen. Manon (1884), Prévost-en lanean oinarritua, Werther (1892) eta Thaďs (1894) operekin bere maisutasuna erakutsi zuen; arrakasta handia izan zuen. Massenet-en musika lanetan lirismoa da nagusi, sentsualitatea eta antzerkirako gaitasun bikaina. Musika intzidentala, balletak, kantatak, orkestrarako lanak eta kantu ugari ere idatzi zuen.