Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mason, James

Aktore ingelesa (Yorkshire, 1909 - Lausanne, 1984). Bere herriaren antzerki tradizioan trebatua, Mason ingeles mintzairako zinemak eman duen ahotsik ederrena izan dela esan ohi da. Baina bazituen bestelako dohainak. Zehatza eta zorrotza, espanturik gabea eta sentibera, ñabardura anitz eta fineko aktorea izan zen. Hollywood-en egin zuen ia bere karrera osoa; askotan bigarren mailako pertsonaiak egin zituen. Izenburu gogoangarri askoren artean, S. Kubrick-en Lolita (1962) bere maisutzaren adibide ederra da.