Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Masina, Giuletta

Italiar zinema antzezlea (San Giorgio di Piano, Bolonia, 1921 - Erroma, 1994). Irraan hasi zen baina gero zineman lan egin zuen; F. Fellini bere senarrak idatzi eta filmatu zuen Karrika-k (1954, La Strada) nazioarteko begiramena ekarri zion. Film bakan eta hautak egin izan ditu, betiere ahultasuna eta humore zoroa irudikatuz.