Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mascagni, Pietro

Italiar musikagilea eta orkestra zuzendaria (Leghorn, 1863 - Erroma, 1945). Ponchielliren ikasle izan zen Milango kontserbatorioan. Cavalleria rusticana operarekin (1889) arrakasta handia izan zuen. Le maschere (1901) operak ez zuen lehengoaren arrakasta izan eta hurrengo lanak ez ziren kalitate handikoak izan. Mascagni-ren beste opera batzuk dira: L’amico Fritz (1891), Iris (1898) eta Nerone (1935). Verismo-aren jarraitzaile nagusietako bat da.