Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marvell, Andrew

Britainiar idazle eta politikaria (Winestead, 1621 - Londres, 1678). Hull lurraldeko ordezkari izan zen Ingalaterrako parlamentuan 1659-1678 bitartean. 1663an enbaxadore izan zen Errusian eta Eskandinavian. Politika eta erlijiozko gaiak erabili zituen hitz lauzko idazkietan. Baina ospe handiena hil ondoren argitaratu ziren bere olerki bildumek eman zioten: Miscellaneous Poems (1681), eta Instructions To a Painter (1689, Pintore batentzat irakasbidea), satira olerkiak. Urte askotan ahaztuta egon ondoren, XIX. mendean hasi zen berriz bere izena goraipatzen eta bere garaiko olerkaririk handienetakotzat jotzen. Haren olerki batzuk ikur olerki bihurtu dira Britainia Handian: To His Coy Mistress (Maitale betizu bati) eta The Definition of Love (Maitasunaren definizioa) esaterako.