Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

maruka

iz. Zool. Gadidoen familiako arraina, gorpuzkeraz luzea, bizkar-hegala eta sabel-hegala gorputzaren erdialdetik isatserainokoak dituena eta beheko barailaren azpian gingil luzaran bat duena (Molva molva). 1,80 cm inguru luze izaten da. 30 kilo inguru har dezake. Gadidoetan handiena da. Europako Atlantiko alderako itsasertzetan bizi da. Oskoldunak, txibiak eta arrain txikiak jaten ditu batez ere. Ahogozo oneko haragia du.