Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Martikorena, Erramun

Nafarroa Behereko kantaria (Baigorri, 1943). Laboraria eta artzaina da. 1978an hasi zen kantuan, Donostian eman zuen kantaldi batean. Lau disko plazaratu ditu: Baigorriko artzain laboraria (1978), Otsobi (1981), Zure Oroiz (1981) eta Primaderari (1986). Bere diskoetan kanta zaharrak eta ezagunak bildu izan ditu. Doinu herrikoiak lantzeaz gainera, Xalbador, Xabier Lete, Mixel Labeguerie, Mikel Laboa edota Benito Lertxundik idatzitako kantak abesten ditu Martikorenak.