Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marshall, George Catlett

Estatu Batuetako jenerala (Uniontown, 1880 - Washington, 1959). Estatu Batuetako gudarosteko estatu nagusiaren buru izan zen 1939tik aurrera. Lehen Mundu Gerran gudarosteen buru izan zen eta Bigarrenean estrategia zehazten aritu zen. Txinan enbaxadore izan zen (1945-1947) eta Estatu idazkari (1947-49). Europari laguntzeko ekonomia plana antolatu zuen, bere izenez ezagutzen dena. 1953an Bakearen Nobel saria eman zioten.  v  Marshall plana. George Catlett Marshall jeneralak Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europa eraberritzeko Europako herrialdeei ekonomia laguntza emateko plana. 1948ko apirilaren 16an sinatu zen hitzarmena, eta horren arabera Estatu Batuek 12.000 milioi dolarretako diru laguntza banatu zuten: Britainia Handiari (% 24), Frantziari (% 20), Alemaniako Errepublika Federal ohiari (% 11) eta Italiari (% 10).