Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mañeru

Nafarroako erdialdeko udalerria (Mañeruibar, Lizarraldea). Mugak: iparraldean Girgillano, ekialdean Gares eta Artazu, mendebalean Zirauki, eta hegoaldean Mendigorria. Garaiera, 456 m. 12,97 km2. 1999ko datuen arabera, 354 biztanle ditu (mañeruarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Udalerriaren hegoaldetik Salado ibaia igarotzen da. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xix. mendearen hasieran galdu zen. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (garia, garagarra, mahatsa, ardi azienda; langileen % 20) eta honen inguruan sorturiko industria (janari industria, igeltsugintza; langileen % 60) dira. Aipagarri dira XVI. mendeko San Pedro Apostoluaren parrokia eliza neoklasikoa, Ama Birjina Errosarioko ermita, Santa Barbara ermita eta hainbat etxe armarridun.  v  Historia. 924. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mañeruko herria. 1193. urtean jaso zituen foruak Antso Jakituna Nafarroako erregearen eskutik. 1290-1555 urteetan Jerusalemgo San Joan Ordenaren mende egon zen. Gudu bortitzak gertatu ziren Mañerun eta inguruetan frantsesen aurka eta karlistadetan zehar.