Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mañe i Flaquer, Joan

Kataluniar idazle eta kazetaria (Torredembarra, Tarragona, 1823 - Bartzelona, 1901). Diario de Barcelona eta Madrilgo La Época egunkarietako zuzendaria izan zen. Politikan moderatua izan zen beti, eta euskal foruen aldeko joera erakutsi zuen bigarren karlistadan garaian eta ondoko urteetan. 1876an bidaia bat egin zuen Hego Euskal Herrira, euskal foruen aldeko sostengua jendaurrera azaltzeko asmoz eta handik aurrera ekin zion El Oasis. Viaje al País de los Fueros obra handiari (1878-1880. Oasia. Bidaia Foruen Herrira); XIX. mendeko bidaia liburu erromantikoen modura idatzia da, hiru liburukitan banatua: I. Nafarroa; II. Gipuzkoa eta Araba, eta III. Bizkaia. 1896an Iparraguirre y el Árbol de Guernica obra (Iparragirre eta Gernikako Arbola) argitaratu zuen.