Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Manfredi, Nino

Zinemagile italiarra (Castro dei Volsci, 1921). Bolognini zuzendariak antzerkitik eta varieté-etatik zinemara ekarri zuen; bere lehen agerralditik bertatik erakutsi zituen komediarako dohainak, eta laster hasi zen eskuz esku bere herriko komiko handiekin. Gero eta pertsonaia sakonagoak eginez, interpretaziorako dohainak erakutsi ahal izan zituen Comencini eta Zampa zuzendariekin. Antzezle lanak ez ezik, gidoilari eta zuzendari lanak ere egin zituen, antzezlana alde batera utzi gabe ordea. Zuzendu dituen filmen artean, ongi eginak eta kritikoak oso, garrantzi berezia du Italiako zinemagintza modernoan Jasotako dohainez (1971, Per grazia ricevuta), erlijioaren eta sexuaren arteko harremanak era liriko eta garratz batean aztertzen dituena istorio erdi autobiografikoan.