Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Malle, Louis

Frantses zinemagile (Thumeries, 1932 - 1995). Urpeko munduari buruzko lehen film komertziala egin zuen Jaques Cousteau-rekin eta zenbait idazleren literatura lanak moldatu zituen, Queneau-ren Zazie dans le métro (1958, Zazie metroan ), Arroxelaren Le feu follet (1963, Zakur argia), eta Modiano-ren Lacombe Lucien (1973), besteak beste. Zuzendari ausarta eta indar berezikoa izan zen; bere zinemagintzak maila gorenena lortu zuen bai Frantzian eta bai Estatu Batuetan eginiko obretan. Besteak beste Atlantic City (1980) eta Alamo Bay (1985) egin ondoren Frantziara itzuli zen Aurrevoir les enfants (1987, Agur mutilak) filmatzera.