Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Malus, Étienne-Louis

Frantses fisikaria (Paris, 1775 - Paris, 1812). Napoleonek Egiptora egin zuen bidaldian parte hartu zuen, kapitain gisa. Geometriazko optika aztertu zuen, batez ere, eta liburuak argitaratu zituen gai horretaz. Argiaren errefrakzio bikoitzen gertakariak aztertu zituen; Théorie de la double réfraction de la lumière dans les substances cristallines (1808, Kristalezko gaietan argiak duen errefrakzio bikoitzaren teoria) liburuan agertu zituen aurkikuntza horiek. Bi gai polarizatzaile igarotzean argi izpien indarra aldatu egiten dela azaldu zuen (Malus-en legea, 1811).