Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mailu-arrain

iz. Zool. Selazioen ordenako esfirrinidoen familiako arraina, 4 m inguru luze eta 300 kg izan ditzakeena (Sphyrna zygaena edo Zygaena malleus). Burua eta buruko hezurra bera ere mailuaren antzera bi alboetara luzatua du. Gainerakoan marrazoaren antzeko gorputza eta lanproiaren antzeko isatsa ditu; kolorez arre grisaxka izaten da. Itsaso bero guztietan ibiltzen da, eta arrainak eta oskoldunak jaten ditu.