Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maiakovski, Vladimir

Errusiar olerkigilea eta iraultzailea (Bagdadi, 1893 - Mosku, 1930). 1908. urtean alderdi boltxebikean sartu zen. Errusiako lehen agiri futurista idatzi zuen beste batzuekin batera, eta ondoren higikunde futuristako kide nagusi bihurtu zen. Garai hartakoak ditu Oblako v shtanaj (1915, Hodeia galtzak jantzita) eta Fleitapozvonochnik (1916, Orno flauta). 1917ko urriko iraultzan, Maiakovskik gobernuarekin batera lan egin zuen esapide iraultzaileak sortzeko. Handik aurrera Maiakovskik aginpide berriaren balioak goraipatzeko erabili zuen bere olerkigintza. Lan aipagarriak ditu, besteak beste: 150.000.000 (1920), mundu zaharraren eta berriaren gatazka gai duena; Vladimir Ilich Lenin (1924), eta Oktiabr (1927, Urria), iraultzaren hamargarren urteurrenerako idatzia. Geroko obretan ordea sobiet iraultzarekiko etsipena adierazi zuen: Klop (1929, Tximitxa) eta Bania (1930, Bainuak). Bere buruaz beste egin zuen Moskun.