Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Madura

edo Madoera. Indonesiako uhartea, Javako ipar-ekialdeko kostaldearen parean; 5.200 km2 eta 2.685,803 biztanle (1980). Hiriburua: Pamekasan. Klima, landaredia eta fauna Javako berberak dira, baina lurra oso elkorra da leku gehienetan. Kokoak, olioa eta zura dira Madura uharteko ekonomiaren oinarriak. 1949 arte Holandaren esku egon zen; urte horrez geroztik Indonesiaren parte da.