Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Machel, Craça

Hegoafrikar politikaria (Mozambike, 1946). Samora Machel Mozambikeko presidentearen alarguna da, eta Nelson Mandelarekin duen maitasun harremanagatik da ezaguna. Nazio Batuen Erakundean lan egin du eta bertan zegoela munduko ume soldaduen egoera salatu zuen. Haurtzaroaren Garapenerako Fundazioa sortu zuen eta bertako presidente da gaur egun. 1998an Nazioarteko Lankidetzako Asturias Printzea saria eman zioten.