Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lynden-Bell, Donald

Britainiar fisikaria (1935). Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta bertako astrofisikako irakasle hasi zen 1972. urtean, Kaliforniako Teknologia Institutuan eta Greenwicheko Errege Behatokian zenbait egonaldi egin ondoren. Garrantzi handiko ekarpenak egin ditu izarren mugimenduaren teoriari buruz, galaxien osaerari buruz, galaxien egitura espiralari buruz, eta galaxien eta quasarren mugimenduari eta banaketari buruz. 1962an artikulu bat eman zuen argitara, Olin Eggen eta Allan Sandagerekin batera, zeinetan proposatu baitzuen galaxiak erorketa aske baten ondorioz sortzen direla; harrezkero hainbat ikerketaren iturria izan da proposamen hura. 1969an esan zuen zulo beltzak galaxien erdian daudela, eta quasarren energia iturri direla. Izar eta galaxia multzoen oreka termodinakoa ere ikertu du, beste zenbait lan egiteaz gainera.