Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lynch, John

Britainiar historialaria (Londres, 1927). Latinoamerikako eta Espainiako historia modernoan eta gaur egungoan espezialista da. 1970. urtetik aurrera Londresko University College-ko Espainiako eta Latinoamerikako historia irakaslea da. 1974an Latinoamerikako Ikerketen Institutuko zuzendari izendatu zuten. Ospe handiko hispanista da, eta bere lanak garrantzi handikoak dira Espainiako XVI. eta XVII. mendeetako historiari dagokionez.