Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lunojod

Espazio ontzi automatiko sobietarra. Ilargian lan egin zuen lehen makina Lunojod 1 izan zen. Lunik 17 espazio ontziak eramanik, urtebetez jardun zuen Lurretik igorritako aginduak betez. Lunojod 2 izenekoa bidali zuten gero. Sail honetako ibilgailuen berritasun garrantzitsuenetarikoa Eguzkitiko energiaz baliatzea izan zen.