Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lundkvist, Artur

Suediar idazlea (1906-1991). Baserriko semea zen, eta gaztetan egin zituen poema liburuetan (Grina, 1928; Bizitza biluzia, 1929) primitibismoa du nabarmen. 1939an Ikaroren hegaldia argitaratu zuen, modernismo zalapartatsuari ateak zabaltzen dizkiona. Ondorengo lanetan aldiz, gauzen logika izan zuen nagusi, alegia, inspirazioa aldatu egin zitzaion, zentzu politikoari dagokionez (sozial-demokraziarantz egin zuen). Vindingeren balsa (1956) lanean Kubako iraultza aurreikusi zuen. Hala eta guztiz ere, denboraren joanean gaztetako oparotasunak desagertu eta pesimismo beltza agertu zen. 1978an eleberri historikoko sail bat argitaratu zuen (Serkland-erako esklaboak, 1978). 1984an, berriz, era autobiografikoan idatzitzako eleberri bat argitaratu zuen, Bidaia ametsetan eta irudimenean, eritasun luze eta larri batean izandako esperientziak erakusten dituena. Eleberrigile izateaz gainera, literatura kritikari bezala ezagutzen da Lundkvist.