Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ludovico Sforza

(Il Moro, «Mairua» deitua). Milango dukea, Frantzisko I.a Sforzaren semea eta Galeazzo Mariaren anaia (1451 - Loches, Frantzia, 1508). Milango duke bihurtu zen 1480an, iloba pozoiturik hilarazi ondoren eta Karlos VIII.a Frantziako erregearengana jo zuen Aragoiko koroari aurre egiteko. Luis XII.a Frantziakoaren aurka jo zuen ondoren, errege frantsesak Milan aldea beretzat nahi zuela eta. 1500ean Milandik egotzia izan ondoren Novarako hirian babestu zen, baina atxilo hartu eta Loches-ko gazteluan itxi zuten. Ludovico Sforzak eta Beatriz Estekoa haren emazteak garai hartako gorte oparoenetako bat eratu zuten eta babesturiko artisten artean, Bramante eta Leonardo da Vinci izan zituzten, besteak beste.