Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lucrezia

(Lat. Lucretia). Erromako andrea (K.a. 509 urte aldera hila). Tarquino Collatinoren emaztea zen eta, elezaharren arabera, bere buruaz beste egin zuen Sexto Tarquino Harroa erregearen semeak bortxatu eta gero. Heriotza honen ondoren, Bruto Lucreziaren anaiak Tarquino Harroaren aurka altxatu eta Erromako lehen errepublika aldarrikatu zuen.