Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lovelace, Richard

Poeta eta drama idazle ingelesa (Woolwich, 1618 - Londres, 1657). Monarkiaren babesle sutsua zenez, Karlos I.aren alde egin zuen. 1642an atxilo hartu zuten eta aske utzi zutenean Frantziako gudarostean borrokatu eta Dunkerquen zauritu zuten. Harenak dira To Althea from prison (Alteari espetxetik), Le Soldat (Gudaria) eta A Lucasta (Lukastari) obrak.