Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Louvois-ko markesa

(François Michel Le Tellier jaiotza izenez). Frantses politikaria (Paris, 1639 - Versailles, 1691). Bere aita Michel Le Tellier-ekin ibili zen gaztetan eta Luis XIV.aren gogoko gizona izan zen. 1675ean gudarosteko buruzagi nagusi izendatu zuten eta erreforma handiak egin zituen, herrialdeetako milizia berezien antolamendua besteren artean. Colbert-en aurkaria izan zen. Garrantzi handiko kanpaina militarrak gidatu zituen: Alemaniako Palatinatuaren suntsipena (1679), Genovako bonbardaketa (1684) eta dragonnades edo protestanteen aurkako sarraskiak (1685).