Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lotofago

. (Gr. “loto jale”). iz. eta izond. Mit. Homerok Odisean aipatzen duen alegiazko herri bateko kidea. Uliseri eta lagunei abegi onezko harrera egin ondoren, haien elikadura zen lotoaren fruitu gozoa eman zieten jateko. Hartatik jan ahala, oroimena eta Itakara itzultzeko gogoa galtzen zituzten. Ulisek bidaia jarraitzera behartu zituen.