Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Loti, Julien Viaud

Frantses idazlea, Pierre Loti deitua (Rochefort, 1850 - Hendaia, 1923). Itsas ontzidiko ofiziala zen eta Ozeano Barean, Japonian, Senegalen eta Tonkinen zehar ibili zen. 1900. urteko istiluak zirela eta Txinan izan zen. Lehen Mundu Gerran ere hartu zuen parte. Molde inpresionistako liburuak argitaratu zituen: Aziyade (1879), Le mariage de Loti (1882, Lotiren ezteiak), Mon frère Ives (1883, Nire anaia Ives), Pêcheur d’Islande (1886, Islandiako arrantzalea), Madame Chrisantème (1887, Chrisantème andrea), La hyène enragée (1916, Hiena amorratua) eta Prime jeunesse (1919, Lehen gaztaroa). Harena da halaber Ramuntcho (1897), Euskal Herrian gertatzen den nobela. P. Lotik atxikimendu berezia izan zuen Euskal Herriarentzat.